XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer dira matekariak?

Matekariek, matematikarako gaitasun-programa bat osatzen dute.

Algebra eta geometria lantzeko eta ikasleak ikasgelan egoki edukitzeko bereziki.

Bilduma 50 matekariz osatuta dago, bakoitzak orrialde bat betetzen duelarik.

Material honekin matematikarako trebetasun garrantzitsuenak indartuko ditugu.

Oso erraz sar ditzakezu zure eguneroko matematika-programan, zeren eta edukinekiko independente izanik, prestatzen lan gutxi egin behar baita.

Klaseko denbora baliagarria hartu beharrean, matekariek ohizko programa irakasteko denbora gehiago emango dizute, zeren eta ikasleak klasera garaiz heltzeko eta lehenbailehen lanari ekiteko motibatzen baititu.

Programa honek 50 matekari birsorgarri original ditu.

Original hauek proiektatzeko edota ikasle bakoitzarentzat ariketa-orriak egiteko erabil ditzakezu.

Matekari bakoitzean lau zati daude.

Lehenengoa arrazonatzeko problema bat izango da.

Bigarrena ebazteko ekuazio-multzoa da.

Hirugarrena, beti marrazteko problema bat da eta laugarrena irakasleak sortu behar du (Klasean landutakoaren laburpena edo etxeko lana izan beharko luke).

Oro har, ondoko hau esan genezake:

Lehenengo probleman, ikasleak arrazonamendu induktibo edo deduktiboa erabili behar du.

Bigarren problemak, honako hau eskatuko dio ikasleari: aldagai bat edo gehiagoko ekuazio-multzo bat eman eta ebaztea.

Hirugarren problemak, ikasleak bi edo hiru dimentsioko irudi bat marraztea eskatzen du.

Batzuetan, ikasleak emandako irudi solidoa marraztu behar du.

Bestetan aldiz, emandako irudia biratuz, isladatuz edo tolestuz sortzen den irudia marraztu beharko du.

Laugarren problemarako hutsunean, irakasleak aurreko klase bateko laburpena, problema edo etxerako lana idatzi behar du.

Proposamen gisa bi aukera eskaintzen ditugu: bata kalkulagailuaren erabilpena lantzeko da eta bestea Matematikaren zenbait alor eta kontzeptu lantzeko tresna izan daiteke.